martes, 12 de agosto de 2014

BORONDATE - AITORMENA


                                                                                                                               
            MIGUEL ÁNGEL PÉREZ GOIKURIA BLOG HONEN BOZERAMAILEA
                                            
Lehenik eta behin, ongi etorri guztioi. Ez gara auzo-elkartea baina horrek ez du esan nahi aurrerantzean ezin izan gaitezkeenik. Auzo-elkartea ez garen aldetik, ez daukagu estatuturik, ez zuzendaritza-batzorderik, ez bazkide kuotarik, ez dirulaguntza publikorik ezta aretorik ere batzarrak antolatzeko, etab.     
                                                                                                                                                                         
   Gure helburua beste adierazpide bat irekitzea da. Laburbilduz, Erromoko auzokideak gara eta bizi garen auzo honek arduratzen gaitu. Parte hartzeko eskatzen dugun baldintza bakarra hau da: norberak bere burua behar bezala identifikatzea bai artikuluak idazterakoan baita artikuluotan iruzkinak egiterakoan ere. Gu ez gara blogetik kanpoko gizabanakoek edota kolektiboek adierazitako iritzien erantzule izango. Dena den, guztia argitaratzen saiatuko gara.

Horrez gain, gure esku dagoen guztia egingo dugu bloga elebiduna izan dadin nahiz eta gu, zoritxarrez, elebidunak ez izan. Horregatik, zuotako norbait itzulpengintzan trebea baldin bada, atsegin handiz onartuko dugu zuen laguntza.



                                       HALAKOA ZEN GURE AUZOA



 1. San José eliza 2. Euskaltegia eta Nagusien Etxea 3. Santa Eugenia enparantza 4. Etxe merkeak 5. Fernanen landa 6. Tren geltokia 7. Trolebus eta autobusen kotxerak 8. Zentral elektrikoa 9. Los Puentes
kalea 10. Lope de Vega kalea 11. Ezequiel Aguirre kalea 12. Aurrezki kutxa kalea 13. Ibaiondo kalea 14. Santa Eugenia kalea 15. Muinoa 1 16. Muinoa 2 17. Pinuak 18. Los Oblatosen eliza 19. Lope de Vega Babes Ofizialeko Etxebizitzak 20. Gobela zelaia 21. Gobelaurre edo Amaia kalea 22. Gazteluetarako igoera 23. "Etxe-orratzaren" orubea 24. Tren geralekua eta gaur egungo gaztetxea (Argazkia: Memorias de Getxo)


              GETXO-LANDA ETA GETXOLANDIA, 1. zatia

Dakizuenez, ostegunero “Getxo-Berri” izeneko udal egunkaria jasotzen dugu, auzokideok ordaintzen ditugun zergekin kaleratzen dena. Guk aho batez eta aldebakarrez erabaki dugu egunkariaren izena   beste honengatik aldatzea: “GETXO-LANDA”.

    Aldaketa honen arrazoiak begi-bistakoak dira. Egunkaria irakurtzen dugun bakoitzean, ondorio bera ateratzen dugu. Idazten den guztia zorion-hitzak dira, laudorioak, diru publikoen administrazio ezin hobea, puntakoak gara egiten dugun guztian. Labur esanda, gure ondasunen administrazioa eta kudeaketa bikaina da.                                                                                                                        

    Ez dago ia kritikarik, ez dago iritzi artikulurik. Dena da EAJrentzako propaganda eta dirudienez, ez da ezer txarrik gertatzen. Agian, egunkariaren izena ez ezik, udalerriarena berarena ere aldatu beharko genuke: GETXOLANDIA. Udal txotxongilo horrek dioenaren arabera, poz-pozik gaude aurrera eraman diren politikekin. Gainera, onena zera da: alderdiarentzat hau guztia DOAN da. Gainerakook denon artean ordainduko dugu.                                                                                    

   Bitxia da udalerri honetan elkartegintza handia dagoela onartzea. Hau da, PARTE-HARTZE mugimendu handia dago, bai, baina ez dago jardunbiderik parte hartu ahal izateko. Azpimarratzekoa da, jendartean dagoen ezinegona eta interesa elkarte horien lan eremuetan gertatzen ari denaren gainean. Dena esaten dute panfleto horretan, batez ere, bi mega proiektu kulturalak “saltzeari” dagokionean.                                                                                                                                  

   Eraikin inteligenteak, arkitektoen arabera, “aparteko energia-aurrezpena dute". Esaten ez dutena da aurrezpen hori aurretiaz ordainduko duzula, eraikinaren prezio berean, prezio neurrigabean. Pozoindutako inbertsioa da, gure ilobek, bilobek, … ordaindu beharko dutena. Zenbaki horiek ez dira sekula aterako. Hori bai, denak batera oso ondo egongo gara, de p… madre, bero-bero neguan eta fresko-fresko udan. Bai, ez ezazue ez-jakinarenak egin, badakizue, HONDEAMAKINAREN ETA HORMIGOIAREN KULTURA. Horrek gehiengoaren ongiaren atzetik ez dabiltzala pentsarazten digu batzuoi. Horren ordez, auzo-suntzitzaile gutxi batzuen ongiaren edo ezohiko etekinen bila dabiltzala uste dugu, intentsitate baxuko demokraziaren babespean, 14.182 botorekin.                        

  Beste KULTURA, benetakoa, hori zeinean inbertsioak egiten diren pertsonak hezteko, ikuspuntu guztietatik: sena eta elkarrizketa, etika, morala, prestutasuna, kritika eta autokritika. Gure kontura pentsatzen irakasten digun kultura hori, desagertu da. Azken finean, badaukagu garrantzitsuena, nahi adina hormigoi duten eraikinak baina hori bai, kulturalak.                                                              

  Gure esperientzian, berriz, auzokide bezala, guk geuk pairatu izan dugu hitz egiten jarri nahi ez izana, gezurra, manipulazioa, erdizka adierazitako egiak, premiazkoak ez diren gastu neurrigabeak eta “hirigintzako diru-janak”, etab. Horretan datza gure zinegotzi agintariek erabiltzen duten ohiko moneta. Horren adibiderik nahi? Algortako ANTZOKIA eta ERROMOKO KULTUR ETXEA dira adibiderik argienak eta errealenak. Gainera, eskua edo gorputza sartuko duen hurrengoa Nagusien Etxearen eta Euskaltegiaren lekualdatzea da. Gure buruari galdetzen diogu, zer egingo dute kultur etxe berean Nagusien Etxeak eta euskaltegiak? Gogorarazi nahi diegu jaun horiei traste itzel horren jomuga KULTURA dela, eta, horrenbestez, eraikitzeko behar den lizentziak ezin duela balio nahi dugun guztirako. Hala ere, ez die axola, legea komeni zaienean erabiltzen baitute, ezta?                              

   Dena, berriz ere, diru-jana proposatzeko: babes ofizialeko etxebizitzak eta tutoretzapeko etxebizitzak. Orain dela aste gutxi batzuk, Bizkaiko Foru Aldundiak onartu du babes ofizialeko etxebizitzak ez direla saltzen, ezta merkatzen badira ere. Hitzez hitzezko aipamena hau izan zen: EGUNDOKO PORROTA (“FRACASO ESTREPITOSO”). Jakin nahi genuke ea dimisiorik edo kaleratzerik egongo ote den. Oso larria da politika horiek gauzatzen dituztenek ez hartzea inolako ardurarik beregain. Era berean, nahiz eta hartu beharko luketen ardura hori oso txikia izan, paralelismoa egin dezagun gutako bakoitzak daukagun lan egoerarekin eta pentsa dezagun zer gertatuko litzaigukeen gure lanpostuetan, halako "hanka sartzea" egin ondoren. Kontu egiten dugu atera duzuen ondorioa argi duzuela: Kaleratuko gintuzkete, inolako begirunerik gabe.                                                    

   Horregatik, oso garrantzitsua da herriko gure ordezkariei honakoa eskatzea: haratago joan beharko liratekeela askotariko izendapenak dituzten legeei dagokienean, besteak beste, GARDENTASUN LEGEA deritzon horretan. Ke-kortina baino ez da gauzen barrena zer nolakoa den ez dezagun ikusi, bestela esanda, disimulu hutsean datza lege hori ezertxo ere ez egiteko.                          

   Konponbidea, gure ikuspuntu apaletik, lepogainean gure hatsa senti dezatela da, are gehiago, kasu jakin batzuetan, halitosi eta guzti. Adierazi baino ez zaie egin behar, gutako edonori eguneroko lanean gertatzen zaigun bezalaxe. Horrela, oso modu eraginkor eta praktikoan ikusiko lukete zer esan nahi duen EKOITZI hitzak, zeren eta bestela, eurenak egin baitu. Horretarako, batez ere, saltsa honetan inplikatu beharra dago ikus dezaten ezin digutela adarrik jo gero inolako ardurarik hartu gabe.                                                                                                                                                


   Nahiz eta guk, eta zentzuduna den edozeinek, funtzionarioa izan gabe, asmatzen duen, logikoa delako. Ingurura begiratu baino ez dugu egin behar, etxean, gure seme-alabei. Nondik aterako dituzte diru-sarrerak, ez badaukate lanpostu egonkor ez ez-egonkorrik? Jakina, ordu pare bateko lan ziztrinek ez dute ematen … Aldiz, zorrotzak, leialak eta prestuak izango balira, lan duintasuna zainduz, beharbada, gauzak aldatuz joango lirateke modu nabari eta sinesgarrian. Legea baino ez da aplikatu behar, baina ez betiko legea, BENETAKOA baizik. Herritarren gehiengoarentzako onuragarria izan beharko litzatekeena, alegia. Bai, politikari jaunak, ez dugu guk esaten, arazo gehien sortzen dituzten gai nagusiei buruzko galdeketek hala baieztatzen dute. LANGABEZIA da herrialde honek duen arazo nagusiena eta kezkagarriena eta ez eraikin megalomanoen eraikuntza.                                    

   Gogoraraziko diegu “azeri” horiei, edo, agian, Udaleko Gobernu Taldeko “harrapakari” deitu beharko geniekeen horiei, zein den euren proposamena: gaur egungo eraikin biak birrindu eta babes ofizialeko etxebizitzak eta tutoretzapeko etxebizitzak eraiki.                                                                

    Beren nagusiek erabilitako politikak onartuak, kalifikatuak eta probatuak izan direnez gero, gu, blog honetako Auzokideak, ostera ere, gure buruari galdetzen diogu eta SALATZEN DUGU honako hau: non egongo ote dira gizabanako hauek hartu dituzten erabakien ondorioak, aldez aurretik jakinik, euren politikak PORROTA zirela? Epaituak eta betiko ezgaituak izango ote dira apropos eta azpikeriaz egindako kudeaketa txarragatik? Ez dira ohiko errakuntzak, frogatuta geratu denez. Askotariko komunikabideen hemerotekara jotzea gomendatzen dizuegu.                                                

    Gaiari jarraiki, badago Getxoko elkartearentzat oso garrantzitsua eta kezkagarria den eta antza denez, hurbil dagoen gertakaria: ANDRA MARI. Horrela pentsatzen dugu GETXO-LANDAren bidez gu konbentzitzen saiatzen ari direlako. Herritar gutxiengo baten legezkotasunean nagusitzen den dinamika da hau. Horrela, 35 urtez lege guztiz bidegabe eta aldaezinak eduki dituzte, neurrira egin izan direnak intentzio osoarekin. Betiko estrategia bera erabiltzen dute, lursail berdeak etxe-orratz auzuneetan birkalifikatuz. HAPO (Hiri-Antolamenduko Plan Orokorra) parte hartzen eta protestak egiten ditugunoi isilarazteko aitzakia zaharra baino ez da. Ez daukagu tresnarik ezta erabakitzeko botererik ere. Laburbilduz, berriz ere, gutaz baliatzeko eta auzokideak dena delako “asmazioan” parte hartu dutela esateko nahi gaituzte, besterik ez.

    Eten txiki bat baino ez. Idazki honetan lanean ari ginela, AUZOKIDEOK izeneko blogeko dokumentu bat irakurri dugu. Izenburua honakoa da: “Getxo y su futuro: manipulaciones, técnicos, constructores y políticos”, uztailaren 21ean datatua. Agertu nahi dugu guztiz ados gaudela dokumentu horretan diozuenarekin. Irakurri nahi duzuenoi, merezi du.

   Aurretik esandakoari helduz, Erromon, oso ezagunak egiten zaizkigu Andra Mariko etorkizunerako iradokitzen diren “trikimiluak”. Orain dela asko ikusi ditugu emaitzak. Hazkunde masiboa, inolako hirigintza planik gabe. Batzuek esango dute hura guztia garai demokratikoetan egin zela eta, beraz, ezin dela aintzakotzat hartu. Dena den, errealitatea daukaguna da. Beste batzuetan ere salatu izan da eta auzokide batzuk ondo baino hobeto dakigu hori. Analisi inpartzial eta prestua eginez gero, Erromo gainezka dagoela baieztatzeko moduan gaude, ez da logikoa ezta zentzuzkoa ere gure auzo hau are gehiago estutzea. ORAIN, eta ez iraganean, enparantza nagusian, gu baretzeko harri-koskorraren monumentua ipini digute bizi osorako. Halako argudioak zapaltzaileak iruditzen zaizkigu erabat, eraikinak auzo honekin egiten duen moduan.                                                                      

    Gaur egun, Katalunian eta Euskal Herrian, ikusten ari gara, Erabakitzeko Eskubidea dela eta. 35 urtez agintean daraman alderdi honek ere parte hartzen du mugimendu horretan. Hortaz, zentzuzkoa izango litzateke politika berdintsuagoak aplikatzea. Beste batzuetan adierazi izan dugu hauteskundeetako gehiengoak ez liratekeela nahikoak izan beharko. Herri-galdeketak askoz ere zintzoagoak, demokratikoagoak eta bidezkoagoak izango lirateke kasu garrantzitsu horietarako. Demokrazia izeneko kalerako irekiera, Alkate jauna, hori bai, GARDENA eta zurrumurrurik gabekoa (anti-zurrumurru) izango litzateke. Hainbeste gustatzen zaizuen eta mugakide ditugun udaletako zinegotzien eta politikoki parekoak zaizkizuenen aurrean harrokeriaz agertzen duzuen “PARTAIDETZA ITZEL” hori zurikeria eta “fatxada” hutsa da. (Irakur bitzazue kakotxak, hitzaren zentzurik txarrenean)

 Erabaki dugu etorkizunean hau guztia denon oroimenean gordetzeko modurik onena “LOTSAREN ENPARANTZA” delako hau dela.



         P.D. Eskerrak eman nahi dizkiegu auzokide anonimoei, haien laguntza eta lankidetza etengabeagatik. Horrez gain, era berean, eskerrak ematen dizkiogu, egiten duen lan itzelagatik, hainbat urtetan “MEMORIAS DE GETXO” blogean bildutako horrenbeste istorio, historia eta argazkiengatik. Gure esker on zintzoena Karla Llanos Etxaberi

"Olatz B.-ren itzulpena"

1 comentario:

  1. Muchas gracias,lamento no poder expresarme en tu idioma, Olatz. Me siento muy orgulloso de personas como tú. Tal vez, todavía, podamos hacer algo por éste barrio, un beso y un abrazo especial
    Mikel

    ResponderEliminar